Edukira joan

Agnostizismo ahul

Wikipedia, Entziklopedia askea

Agnostizismo ahula, agnostizismo enprikoa edo agnostizismo leuna bezala ere ezaguna, pentsamendu metafisiko agnostiko bat da, Jainkoaren existentziari buruzko jakintza eskuragarria dela dioena, baina gizakiak oraindik behar den jakintza edo garapen-maila eskuratu ez duela ere aipatzen duena. Agnostizismo gogorrak, ahulak ez bezala, Jainkoaren existentziari buruzko jakintza-maila gizakiarentzat ezin eskuragarria dela babesten du.

Jainkoaren existentziari buruzko jakintzaren eskuragarritasuna zalantzan jartzen dutenak ez dira talde honetan sailkatzen, ez delako adostasunik lortu hori egiteko. Dirudienez, aipatutako talde hori sailkatzeko orduan arazo semantiko bat egiten da, hau da, termino egoki batekin izendatu behar dira ideia hori duten pertsonak.

Jainkoa existitzen den edo ez den jakitea posible dela esaten dutenek, normalean, Fisikan ezartzen dituzte haien itxaropenak, izan ere, zientzia mota honek azken hamarkadetan lortu dituen aurrerapen ikaragarriak eta erritmo azkarra ikusirik, etorkizunean, gizakiari jakinduria hori emateko gaitasuna izango duela babesten dute agnostiko ahulek. Ideia hau babesten dutenek, filosofia Jainkoaren existentzia frogatzeko edo ezeztatzeko bide egokitzat hartu ohi dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]